Stuttgarterako hegaldiak jarriko dituzte Loiun

2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
LOIU. Germanwings prezio apaleko hegaldiak eskaintzen dituen enpresa lanean hasiko da Loiuko aireportuan (Bizkaia). Stuttgarterako (Alemania) hegaldiak emango ditu. Ekainean hasiko dira: astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan. Lufthansaren barruko enpresa da Germanwings. Lufthansak eskaintzen dituen ibilbide berberak eskaintzeko asmoa du, prezio apalagoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.