Lezo eta Errenteriako (Gipuzkoa) elektrizitate azpiegiturei eraso diete bart, eta, ondorioz, argindarrik gabe izan dira ordubetez bi herri horietako zortzi mila bizilagun.
Lezon, atzo gaueko hamaikak laurden gutxi aldera eraso zioten Iberdrolaren azpiestazioari: likido sugarria jaurti zuten lehendabizi, pneumatikoak gero, eta ondoren, su eman zieten. Suteak kalte handi samarrak eragin ditu azpiestazioan, eta argindarrik gabe izan dira zenbait orduz inguruetako bizilagunak.
Handik minutu batzuetara Errenteriako Pontika auzoko Iberdrolaren transformadoreari eman zioten su. Kasu horrretan, udaltzainek laster lortu zuten sua itzaltzea eta kalteak ez dira hain handiak izan. Dena den, Errenteriako bost auzotan argindarrik gabe izan dira.
Erasoa
Su eman diete Lezo eta Errenteriako elektrizitate azpiegiturei
Ordubetez zortzi mila bizilagun argindarrik gabe izan dira. Iberdrolaren azpiestazioari eraso diote Lezon eta transformadore bati Errenterian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu