Balmasedan (Bizkaia) izan da gaur lehendakaria, Ostiral Santuz egiten duten Jesukristoren Pasioaren antzespenean, eta han egin ditu arestian aipatutako adierazpenak.
Ibarretxeren iduriko, su-etena "atzeraezina eta unibertsala, kolektibo guztiei eragiten diena" izan dadin lortzea da egun lehentasuna. Horretarako, alderdiek, instituzioek eta hedabideek "diskrezioz, tentuz, eta arduraz" jokatu behar dutela esan du.
Hain justu, Nafarroako enpresaburuek ETAren estortsio gutunak jaso dituztela esanez egin dituzten salaketei dagokiola, horrelako auzietan "diskrezioa" behar dela azpimarratu du, besteak beste, pertsonen segurtasuna dagoelako jokoan. Beraz, diskrezioa eta ardura eskatu du berriro.
ETAren su-etenak irekitako eszenatoki berrian emangon dituen hurrengo urratsei dagokienez, asteazkenean Batasunarekin batzartuko dela oroitarazi du lehendakariak, eta bilera horrekin lehen elkarrizketa txanda amaituko duela. Batasuneko ordezkariei txanda horretan gainerako alderdiei proposatu dien gauza bera proposatuko diela esan du: "Etorkizunera begira jartzea, eta lanerako konpromisoa hartzea",
Elkarrizketen lehen txanda hori amaitu ostean, "alderdien arteko elkarrizketarena" abiatuko dela iragarri du Ibarretxek; hau da, hurrengo epean alderdi guztien arteko elkarrizketak bultzatuko dituela, "elkarrizketa gurutzatuak". Azken batean, aurrera egiteko honako pausuak eman behar direla nabarmendu du: su-etena egiaztatzea, elkarrizketa politikoa eta herri galdeketa.
Politika
Su-etena "atzeraezina eta unibertsala" izan dadin "arduraz" jokatzeko deia egin du Ibarretxek
"Diskrezioz, tentuz eta arduraz" jokatzeko garaia da oraingoa Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren aburuz; hain justu, su-etena "atzeraezina eta unibertsala" izan dadin alderdiek, instituzioek eta hedabideek arduraz jokatzea ezinbestekoa dela nabarmendu du. Asteazkenean Batasunarekin egingo duen bilerarekin elkarrizketen lehen epea amaituko duela esan du Ibarretxek, eta hortik aurrera, "alderdi guztien arteko elkarrizketa gurutzatuen" epea abiatuko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu