Siriako armadak iragarri du bihartik astelehenera bitartean su-etenean izango dela, musulmanen festa bat dela medio, eta Siriako armada libreak erantzun du berak ere su-etena egingo duela tarte horretan.
Dena dela, erregimenaren armadak esan du errebeldeen erasoak jasotzen baditu erantzun egingo duela. Oposizioaren armadak, berriz, bere presoak bihar askatzeko eskatu du.