"Gobernuak behar adina bitarteko dauka su-eten hau behin betiko amaieraren ataria dela egiaztatzeko. Aipatu ditudan egiaztatze baldintza horiek ematen badira, Gobernuak uda baino lehen egingo du agerraldia Kongresuan", esan du Zapaterok Bruselan, Europako Kontseiluaren batzarraren ondoren.
Batasuna "erakunde terroristen" zerrendatik kentzeko aukerari buruz ere galdetu diote Zapaterori, eta egungo ordenamendu jurdikoaren arabera, edozein erakundek indarkeria baztertu behar duela. "Hori da legearen eta arrazoiaren eskema, eta, beraz, politikan parte hartu nahi duen edozein erakunde edo mugimendurentzat balio du. Legera itzultzeko legea errespetatu behar da". Ildo horretatik, Espainiako demokraziak "integratzeko gaitasun" handia duela nabarmendu du, eta espainiarren nahia dela Espainiak "guztiek, bazterketarik gabe" politika egitea.
Su-etena
Su-etena egiaztatuz gero uda baino lehen joango da Zapatero Kongresura
Bere Gobernuak ETAren su-etenaren benetakotasuna egiaztatzeko behar adina bitarteko dituela ziurtatu du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak; areago, su-etena egiaztatuz gero, Espainiako Kongresuan agerraldia uda baino lehen egingo duela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu