Pavimentos Olaeder zoladura enpresan sortu da sutea, eta Nafarroako Gobernuaren arabera "dezentekoa" da. Sua kontrolpean dute, jada.
Sua 08:45 aldean hasi dela agertu du iturri berak, eta ez duela inor zauritu. Nafarroako larrialdi zerbitzuetako suhiltzaileak han dira, eta sua kontrolpean dutela jakinarazi dute.
Pabilioiaren erdia erre da, eta laneko makinaria, uralitazko sabaia eta bertan zegoen material guztia erre da. Sua erraz hartzen duten materialekin egiten dute lan enpresahorretan, eta sua oso azkar zabaldu zen.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, oraindik ez dakite sua zerk sortu duen.
Gizartea
Su hartu du Etxarri Aranazko lantegi batek, baina ez da inor zauritu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu