Tafallako (Nafarroa) Luzuriaga lantegian sutea piztu da goizeko bederatziak hamar gutxi aldera. Segituan langile guztiak aterarazi dituzte, 300 bat guztira. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, dagoeneko suhiltzaileek kontrolpean dituzte garrak, eta Nafarroako Larrialdi Agentzia eta Foruzaingoa ere lanean ari dira ezbeharra handia izan dadin eragozteko.
Tafallako Luzuriaga lantegia Mondragon taldekoa da, eta automozio arloan aritzen da Fagor Ederlanen barruan. Zehazki, motorren blokeak eta zilindro buruak egiten dituzte.
Sutea
Su hartu du Tafallako Luzuriaga lantegiak
Langile guztiak aterarazi dituzte, 300 bat. Suhiltzaileek dagoeneko kontrolpean dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu