Su Ta Gar taldeak kontzertua eskainiko du bihar Añorbeko kultur etxean (Nafarroa) eta UPNk horiei lokalik ez uzteko eskatu dio herriko alkateari.
Alderdi horren arabera, talde horrek bere kontzertuetan "terrorismoa goratzen duten mezuak eman ditu, behin baino gehiagotan" eta horregatik "onartezina da herrietan kontzertuak eskaintzen jarraitzea". "Errespetu falta litzateke eta "ETAren bitkima direnentzat ofentsa".
politika
Su Ta Gar taldeari kontzertua emateko lokalik ez uzteko eskatu dio UPNk Añorbeko alkateari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu