euskal herria

Sua bidelagun, eskubide zibil eta politikoen defentsan kalera irteteko deia hilaren 23rako

Eskubideak Plazara-k manifestazioa antolatu du Gasteizen. Plataformak suaren irudia erabili du egungo errealitatea irudikatzeko. Horren harira, Mikel Urdangarinek abesti bat egin du eta bideo bat ere prestatu dute. 

2012ko ekainaren 6a
15:27
Entzun

Eskubideak Plazara eskubide zibil eta politikoen defentsarako plataformak manifestazioa antolatu du hilaren 23rako Gasteizen, Judimendiko txosnetatik abiatuta (19:00). Egungo egoera salatu dute eta suaren ikurra erabiliz, "itzalpean" daudenei "argi printzak zabaltzeko" eta "itzalari espazioak irabazteko" elkartasunerako deia egin dute. 

"Guztion zeregina da eguzkiari bultza eginez paisaia argitu eta itzalak laburtzen joatea. Iruditu arren, eguzkia ez baita berez mugitzen. Su txiki eta handien inguruan bilduko gara elkarrekin hausnartzeko, elkartasuna elikatzeko", adierazi dute gaur goizean Gasteizko Zaramaga auzoan emandako prentsa aurrekoan.

Eskubideak Plazara-k salatu du 48 lagun auziperaturik daudela, 35 epaiketaren zai, 11 erakunde politiko ilegalizaturik eta 20 lagun torturatuak.

Kanpaina horren parte, Mikel Urdangarin musikariak abesti bat egin du, eta bideo bat ere egin dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.