Bilboko Corte Ingles saltokiaren teilatuan piztu da gaur goizean sua. Horren ondorioz, Bilboko Kale Nagusia itxita egon da. Suhiltzaileen hiru kamioi joan dira sua amatatzera, eta eguerdi partean lortu dute amatatzea. Juan Maria Aburto alkateak esan duenez, uneoro kea kanpora joan da, eta egoera kontrolpean hartu dute. Saltokia dagoeneko zabalik dago.
Hemen Corte Ingleseko teilatua! @berria@naiz_infopic.twitter.com/i8u3lA5JGU
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) June 18, 2015
Anbulantziak ere badira, norbait zaurituta balego artatzeko prest. Lehen datuen arabera, ez dago kalte pertsonalik. Langile batek dio megafonoz abisatu dutela eraikina husteko. "Badirudi kontrolpean dagoela egoera", gaineratu du. Langileak kalean egon dira suhiltzaileak lanean ziren bitartean.
Jatorrian hozkailu dorreak hartu du sua, eta ke guztia kanpora atera da. Larrialdiko protokoloak behar bezala funtzionatu duela esan du Aburtok. Bilbo erdian egonik, hiri osotik ikusi ahal izan da suak bota duen kea.
Sutea Bilboko Corte Inglesen @berriapic.twitter.com/0HQmL2kCbB
— Gotzon Hermosilla (@GotzonH) June 18, 2015