Atzo gauen sua piztu zen Portugaleteko (Bizkaia) Ballonti industriaguneko pabiloi batean, gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, eta ondorioz, kiskali egin da. Sua 22:30ean piztu zen oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, eta suhiltzaileek ordubete geroago hartu zuten mendean.
Herrizaingo Sailaren arabera gaur Errege Magoen kabalkadan erabiltzekoak ziren hainbat material zeuden, eta horiek ere erre dira.