Papera birziklatzen duen Vanpac enpresaren Oiartzungo (Gipuzkoa) lantoki atarian sutea izan da bart goizean, eta 180 tona paper kiskali dira.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 04:40 inguruan Lanbarren industrialdetik suhiltzaileei deitu diete, Vanpac enpresaren inguruan sutea zegoela esanez.
Laster iritsi dira suhiltzaileak, eta sutea lantegi kanpoan zegoela ikusi dute. Zehazki, 250 paper eta kartoi fardel metatuta zeuzkaten lekuan. Ondorioz, lantokiari ez dio eragin.
Oraindik lanean jarraitzen dute suhiltzaileek, badaezpada, papera eta kartoia oso gai sugarriak baitira.
Iragan urriaren 31n sutea izan zen enpresa berak Leitzan (Nafarroa) duen lantegian. Orduan, eraikin bat ia guztiz kiskali zen eta suhiltzaile bat zauritu.
Sutea
Suak 180 tona paper kiskali ditu Oiartzungo enpresa batean
Papera birziklatzen du Vanpac enpresak. Erre diren 250 fardelak lantoki kanpoan zeuden pilatuta, eta, ondorioz, eraikinari ez dio eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu