Guztira 405 hektarea erre ditu suak; horietako 340 Nafarroan eta beste 65 Zaragozan (Espainia). Nafarroan erre diren hektareatatik 100 nekazaritza lurrak dira eta gainerako 240ak basoa. Azken hauek, jabego pribatukoak.
Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, sutea ez da herritarrak arriskuan jarriko dituen guneetara iritsiko, baina sutea larria izan da, "kontrolik gabea" goizean.
Tafallako, Iruñeko eta Zaragozako suhiltzaileak ari dira lanean.
sutea
Suak 340 hektarea kiskali ditu Nafarroan
Eguerdian lortu dute Nafarroako Peña mendizerrako sua kontrolatzea. Hala ere, suteak 340 hektarea kiskali ditu. Iluntzerako espero dute garrak guztiz itzaltzea. Atzo arratsaldean Zaragoza (Espainia) aldean piztu zen sua eta Nafarroara hedatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu