Sutea

Suak guztiz kiskali du autokarabana bat Donostian

Donostiako Herrera auzoan aparkatuta zegoen autokarabana batek su hartu du bart goizaldean, eta inor zauritu ez duen arren, ibilgailua erabat suntsitu du. Sutea zerk eragin duen argitzeke dago oraindik.

2006ko otsailaren 13a
11:14
Entzun
Goizeko bostak aldera piztu da sua, San Antonio kalean aparkatuta zegoen Fiat 230 autokarabana batean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu dutenez, sutearen ondorioz ez da inor zauritu, eta inguruko etxeetako bizilagunak ateraraztea ere ez da behar izan. Hala ere, ke handia sortu dela-eta leihoak ondo ixteko agindu diete guztiei.

Autokarabana guztiz erretzeaz gain, ondoan zegoen Opel Meriva auto bat ere kaltetatu dute garrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.