politika

"Subiranistak elkarrekin aritzeko" proposamena aurkeztuko du EAk

Pello Urizar idazkari nagusiak emango du txostenaren berri, hilaren 21ean, jendaurreko konferentzian.

2009ko azaroaren 7a
19:10
Entzun
Pello Urizar EAk idazkari nagusiak "subiranistak elkarrekin aritzeko" proposamen politikoa aurkeztuko hilaren 21ean, alderdiaren izenean. "Elkarlan hori egitera behartuta gaude, Eusko Jaurlaritza ez-zilegiak Euskal Herria Espainiako Estatuarekin uniformizatu egin nahi duelako, gehiengoaren aurka", adierazi du gaur Urizarrek Bilbon egindako prentsaurrekoan. Haren arabera, Jaurlaritzak "bakeari eta normalizazio politikoari" ere ez die ekarpenik egingo.

Hala, indar subiranistak "erantzun tinkoa" eman beharrean daudela uste du EAko idazkari nagusiak. "Hori da elkarlanaren lehen helburua". "Bide politikoak eta baketsuak" baino ez dira erabili behar horretarako, EAk dioenez.

Proposamena osatzeko asteak daramatza EAk barne gogoetan, bilerak egiten. Hilaren 21ean jendaurreko konferentzia politikoa egingo du, eta alderdi abertzale "denak" gonbidatuko ditu, bere ondorioen berri bertatik bertara izan dezaten. Beste alderdiei jarrera "argitzeko" eskatu die Urizarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.