JARDUNALDIAK

Subiranotasuna, demokrazia eta giza eskubideak hizpide

Justizia eta Bakea erakundeak antolatuta urritik otsailera bitarte hainbat hitzaldi izango dira Villa Gentza institutuan. Jardunaldietan parte hartuko dute, besteak beste, Jose Maria Setienek, Patxi Baztarrikak eta Javier Arellanok. 

2012ko irailaren 3a
11:45
Entzun

Subiranotasuna, demokrazia eta giza eskubideak ardatz izango dituzten hitzaldi sorta antolatu du Justizia eta Bakea erakundeak. Jardunaldiak Villa Gentza institutuan egingo dira (Donostia). Urriaren 1ean hasiko dira eta hilean behin —lehen astelehenean— hitzaldi bat eskainiako da, otsailaren 4a bitarte. Hitza hartuko dutenen artean daude Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua, Patxi Baztarrika Hizkunza Politikako sailburuorde ohia eta Javier Arellano. Hitzaldi guztiak 19:30ean izango dira. Parte hartu nahi izatekoan, [email protected] helbide elektronikoaren bitartez jarri daiteke harremanetan. 

Egitaraua: 

1- Urriaren1a. Estatu subiranoa, Demokrazia politikoa, Indarkeria. Hizlaria: Jose Maria Setien.

2- Azaroaren 5a. Herri demokrazia. Hizlaria: Jose Maria Setien.

3- Abenduaren 3a. Euskal nazioa batuketa gisa. Kohesio nazional eta soziala identitate aniztasunaren ikuspegitik. Hizlaria: Patxi Baztarrika.

4- Urtarrilaren 7a. Demokrazia eta gizarte mugimenduak: ordezkaritzaren krisia. Hizlaria: Javier Arellano.

5- Otsailaren 4a. Mahai-ingurua hizlariekin: Estatuen krisia, nazioarteko subiranotasuna?.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.