Euroaz Erreferenduma Suedian

Suediarrak euroarekin bat egitean aurka agertu dira

Suediarren gehiengoa euroarekin bat egitearen aurka dago. Hala frogatu zuen atzo euroaz egindako erreferendumak. Ezetzaren garaipena uste baino argiagoa izan da.

2003ko irailaren 15a
15:04
Entzun
Galdeketak ikusmin handia piztu du nazioartean. Izan ere,euroaren aldeko jarrera erakutsi zuenAnna Lindh Atzerri ministroaren hilketak Suediako gizartea neurrigabe astoratu du. Emaitzak pronostiko guztiak hautsi ditu; izan ere, Lindhen hilketaren ostean eginiko zenbait inkestek baiezkoak irabaziko zuela iragarri zuten.

Lehen ministroa atsekabeturik

Emaitzen berri izan bezain azkar, Suediako Lehen Ministro Goeran Persson atxekabetuta agertu zen hedabideen aurrean. Perssonek ezezkoaren garaipena "argia" izan zela aitortu zuen. "Ez dira espero nituen emaitzak izan. Euroari ezetz esateak Suediarentzako aukera gutxiago egotea eragingo du".

Ezetzaren aldeko alderdiak, berriz, garaipena ospatu zuten. Zentruko Alderdiko Maud Olofsonek onartu duenez, "nire ametsik onenetan ere ez nuen horrelako emaitzik espero. Euroaren inguruko proiektua okerra da, eta oinarrietatik aldatu beharra dago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.