BILBOKO ASTE NAGUSIA

Sugarrek datorren urtera arte agurtu dute Marijaia

Festetako erregina ez da bakarrik egon, Nerea Orizaola txupinerak eta Virginia Berasategi pregoilariak lagundu diote. Haiek egin zioten ongietorria, eta haiek agurtu dute, bertsoarekin eta txupinarekin.

Berria.info
2012ko abuztuaren 27a
13:29
Entzun

Zortzi gaueko festari amaiera eman dio Bilbok. Ibaian sartu dute bart Marijaia, eta ibilaldi luzean herritarren agur beroa jaso ostean, sutan erre dute, hurrengo urtera arte agurtzeko.

Festetako erregina ez da bakarrik egon, Nerea Orizaola txupinerak eta Virginia Berasategi pregoilariak lagundu diote. Haiek egin zioten ongietorria, eta haiek agurtu dute, bertsoarekin eta txupinarekin. Deustuko bi trainerutako 28 arraunlari ere inguruan izan ditu, zuriz jantzita eta festetako zapia lepoan hartuta.

Mesedeetako zubitik atera, eta Areatzako zubiraino joan dira Marijaia. Txosnetatik pasatzean, argi guztiak itzali eta kanoi batekin argiztatu dute, eta martxan jarri da uretako piroteknia. Areatzako zubitik udaletxeko zubiraino joan dira gero. Bide guztian zehar piroteknia efektuez gozatu dute ibaiertzean bildutako milaka herritarrek: Marijaia parean denean piztu dira argiak, eta pasatzean, itzali. Udaletxeko zubia zeharkatzean, pregoilariak agurra eman dio olerki bat irakurriz, eta ezin izan dio emozioari eutsi. Orduan, txupinerak martxan jarri du Marijaia erre duen aparatua. Traineruek itsasadarrera eraman dute, desagertu arte. Agur, Marijaia!

Oso Aste Nagusi parte hartzailea izan da aurtengoa, eta, Azkunak Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei ezarritako bi urteko zigorraren ostean, jaia normaltasunera itzuli da. Gaixorik dauden presoen aldeko keinuak ugariak izan dira aurtengo jaietan.

Bilbo Hiria nazioarteko su festa txapelketako irabazlea Euro Bengale piroteknia Frantziako su etxea izan da. Iragan ostiraleko emanaldiaz arduratu zen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.