Nafarroako Gobernuko helikoptero bat hurbildu da ezbeharra gertatu den lekura. Leitzako osasun zerbitzuetako kideek artatu dute lehenengo eta ondoren helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitaleko larrialdi zerbitzuetara.
Goizaldean, 04:25 aldera, piztu da sutea, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Kalte materialak handiak diren arren, ez da inor zauritu. Goizeko bederatziak aldera lortu dute garrak kontrolatzea. Hala ere, egun osoan izango dira bertan garrak guztiz itzali eta berriro sortu ez daitezen.
Leitzako suhiltzaile boluntarioek, eta Iruñea, Zangoza, Altsasu eta Tafallako parkeetakoek hartu dute parte itzaltze lanetan eta goizeko bederatziak aldera lortu dute sutea kontrolatzea.
Lan istripua
Suhiltzaile bat larri zauritu da Leitzako sutean
Iruñeko suhiltzaile taldeko langile bat larri zauritu da Leitzako (Nafarroa) Vanpac paper enpresan izan den sutean lanean ari zela. Istripua 10:15 inguruan gertatu da, 37 urteko suhiltzaileari bobina pila bat gainera erori zaionean. Sute handia izan da bart goizaldera Leitzako enpresa horretan: bi eraikinek osatzen dutelantegia, eta bat ia erabat kiskali dute garrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu