Suhiltzaileek euskaraz egin nahi dituzte azterketak

Suhiltzaileen protesta. IÑIGO URIZ / FOKU.
2023ko urriaren 7a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroan, gaztelania hutsean dira suhiltzaile izateko azterketa gehienak. Hori salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Cordovillako parkean (Nafarroa), LAB sindikatuak deituta. «Probak euskaraz egin nahi ditugu, baina Nafarroako Gobernuak ez dio erantzunik ematen eskaera horri», esan zuen Mintxo Astiz LABeko ordezkariak. Nafarroan, «suhiltzaileen herenak» euskaldunak diren arren, gobernuak eremu euskaldunean soilik ematen du azterketa euskaraz egiteko aukera. Bestalde, lekualdatze lehiaketa gehienetan, euskara jakiteak ez du punturik ematen; bai, ordea, alemanak, frantsesak eta ingelesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.