Zorionez, suak ez ditu harrapatu han ondoan dagoen egur biltegia, ez erregai biltegi bat; gainerakoan, ezbeharra askoz ere handiagoa izan zitekeen.
Zikuñaga paper lantegiko arduradunak sutearen arrazoiak eta eragindako kalteen zenbatekoa aztertzen ari dira.
Ertzaintzak Hernanitik Goizuetara (Nafarroa) bitarteko errepidea moztu du, inork minik har ez dezan, eta, halaber, suhiltzaileen lana errazteko.
Sutea
Suhiltzaileek lortu dute Hernaniko Zikuñaga paper lantegian piztu den sutea menderatzea
Sutea piztu da arratsaldeko lauak aldera Hernaniko (Gipuzkoa) Zikuñaga paper lantegiaren atarian. Hondeatzeko bi makina, bi kamioi, eta garabi bat erre ditu suak, likido sukoiz betetako bidoi bat harrapatu duenez atari guztira zabaldu baita. Halaber, ke handia eta zikina atera du. Une batean ikusgarria izan bada ere, Zikuñaga paper lantegiaren eraikinari ez dio kalterik egin. Era berean, ez du inor zauritu. Donostiako suhiltzaileek, dagoeneko, lortu duten mendean hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu