Suhiltzaileen txaloak, osagileentzako

Iluntzeroko ohitura bihurtu da osagileen lana eskertzea eta aitortzea. Atzo momentu hunkigarriak bizi izan zituzten ospitale askotan, adibidez Gurutzetakoan.

2020ko apirilaren 1a
22:05
Entzun

COVID-19a zabaldu denetik, egoerarik beltzenak ikustea eta kudeatzea tokatzen ari zaie osagileei, baita lanordu luzeak eta tentsio handiak pilatzea ere. Haien lana eskertzeko, milaka herritar ateratzen dira iluntzero balkoietara eta leihoetara, baina leku eta ordu batzuetan bereziki momentu hunkigarriak izaten dira.

Atzo, 20:00etan, Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), izan zen momentu horietako bat. Ospitalearen sarreretako batean erizainak eta medikuak txaloka ari ziren, eta suhiltzaile talde bat azaldu zitzaien. Elkarri txaloka aritu ziren, distantzian, bideoan ikusten denez. Barakaldon eragin handia izaten ari da gaitza. Atzoko datua da: 272 gaixo antzeman dituzte han.

Gasteizen ere egoera ez da askoz hobea, eta horregatik hunkitzekoa izan da Santiago ospitaleko langileak iluntze honetan txaloka hasi diren momentua. Leihoetatik aritu dira, eta parez pare zituzten herritarrek halaxe erantzun diete, hurrengo bideoan ageri denez. 1.838 gaixo antzeman dituzte Gasteizen:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.