Suhiltzaileentzako etxe berria ireki dute, Deustun
BILBO. Bilboko suhiltzaileen etxe berria inauguratu zuten, atzo, Deustuko zubiaren aldamenean. Bilbobusek erabiltzen zuen egoitzan zabaldu dute suhiltzaileen etxe berria, 1.500 metro koadro ditu, eta 1,3 milioi euroko aurrekontua. Garellanoko suhiltzaileak, berriz, martxoan lekuz aldatuko dituztela espero da; Miribillan izango dute egoitza berria, Bilboko udaltzainekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu