Sukaldeak pribatizatzearen aurka, lanuztea Osasunbidean

2011ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Osasunbideko sukaldariek lanuztea egin zuten atzo, berriro. Abenduaren 14ko eta 22ko protestetan bezala, Marta Vera Osasun kontseilariak sukaldeak pribatizatu nahi dituela salatu dute CCOO, ELA eta LAB sindikatuek. Veraren esanetan, 3,5 milioi euro aurreztuko lirateke Osasunbideko sukaldeak pribatizatuta.Hori argudiatzen duen txosten teknikorik ez duela aurkeztu salatu dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.