18/98 sumarioa

"Sumario politikoen" epaiketak “gehiegikeria juridikoa” direla salatu du Aralarrek

18/98 sumarioko eta beste "sumario politikoen" epaiketak “Espainiako Estatuaren erabaki politikoen menpe dagoen gehiegikeria juridikoa” direla adierazi du Xabier Sarasuak, Aralarreko Gipuzkoako zuzendaritzako kideak. "Bestelako frogarik gabe, poliziako txostenetan oinarritzea" leporatzen diete Aralarrekoek Espainiako Justizia arduradunei. Auziperatze prozesuan izandako "irregulartasunak" direla tarteko, PSOEren gobernuari erantzukizunez jokatzeko exijitu diote.

2005eko otsailaren 16a
17:19
Entzun
Epaiketak “despertsonalizatuak” direla kritikatu du Sarasuak. Izan ere, “ez dira pertsonen jokabideak epaitzen, baizik eta kolektibo zehatz batzuen jarrera ideologikoak”. Horretaz gainera, "espetxearen erabilera okerra" gogor kritikatu du, “auziperatu batzuek ia lau urte daramatzatelako kartzelan”, behin behineko preso moduan.

Hortaz, Aralarrek elkartasuna adierazi die 18/98 sumarioan eta besteetan dauden auzipetuei. Hala, larunbatean, hilaren 19an, Kursaalen egingo den ekitaldian Aralarreko ordezkari legez Jose Luis Alvarez Enparantza Txilardegi idazlea izango dela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.