Politika

Sumarioko xehetasunei buruzko filtrazioek ez dutela etenik salatu du Gorka Agirreren aldeko plataformak

ETAri laguntza ematea egotzita Gorka Agirre jeltzalea inputatuta dagoen sumarioko xehetasunak berriro ere komunikabideetara filtratu dituztela salatu du EAJko buruzagiaren aldeko plataformak. =l Gorka Agirreren Alde==http://www.gorkaagirrerenalde.com/=l taldeak dagoeneko Fernando Grande Marlaska epailearen aurkako salaketak jarriak ditu filtrazioen harira Madrilgo Auzitegian eta CGPJn. Hala ere, berriro gertatu dituztela agertu dute.

2006ko abuztuaren 4a
12:38
Entzun
Zehazki, uztailaren 31n Espainiako zenbait hedabidek emandako albistea salatu du plataformak: Grande Marlaskak Agirreri ezarritako 30.000 euroko bermea 12.000ra murriztu Baltasar Garzon epaileak. Gorka Agirreren Alde Plataformak agertu duenez, buruzagi jeltzalearen abokatuek hedabide horien bidez izan dute albistearen berri, nahiz eta erabaki hori eurek aurkeztutako erreforma helegitearen ondorio litzatekeen. Jokaera hori "onartezina" dela iritzi dio plataformak, batik bat, "ETAren finantziazio sarearen aurkako" 86/98 sumarioa isilpean dagoela aintzat hartuta.Grande Marlaska epailea Garzonek ordezkatu duen arren, arlo horretan jokabide bera izaten ari direla gaineratu dute.

Erabakia bera —bermea 30.000 eurotik 12.000ra murriztea, baina, halaber, badaezpadak neurriei eustea— ere kritikatu du plataformak: Gorka Agirrek ez duela inolako deliturik egin nabarmendu du, eta, beraz, ez dagoela ihes egiteko arriskurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.