SUmendi Gasteizko espazio autogestionatua itxi du Ertzaintzak

Hiru urtez okupatu dute lokala. 20:00ak aldera joan dira poliziak, eta hustu egin dute lekua, hitzaldi bat egiten ari zirenean.

Ertzaintzak lokala hustu duenean, aurrealdean elkartu dira dozenaka herritar, kexu. SUMENDI
2019ko azaroaren 27a
22:39
Entzun

Ospakizun betean zeuden Gasteizko Judimendi auzoko SUmendi espazio autogestionatuko kideak. Hiru urte bete ditu lokalak egunotan, eta bi asteko ekitaldi sorta bat antolatua zuten, urteurrena ospatzeko —2016ko urrian okupatu zuten—. «Auzoko beharrei» erantzuteko «su txiki baten» gisa definitzen zuten proiektua bertako kideek. Dozenaka ekitaldi egin dituzte urteotan bertan.

Asteazken iluntze honetan, 20:00ak aldera, hitzaldi bat zuten antolatua, urteurreneko ekitaldien barruan. Klima larrialdiari buruz hitz egitekoa zen Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea. Baina ertzainak joan dira lekura, eta hitzaldian zeuden lagun guztiak kalera atera eta identifikatu egin ditu haietako batzuk. Segidan, lokalari sarraila aldatu, eta itxi egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.