Supermerkatuetako langileek eskatu dute txertaketa talde espezifikoetan sar ditzaten

Eusko Jaurlaritzako Bilboko ordezkaritza parean bildu dira, eta txertaketa plangintzan sar ditzaten eskatu diote.

Supermerkatuetako langileek txertaketa talde espezifikoetan sar ditzaten eskatu dute. ANDONI CANELLADA/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko martxoaren 31
13:53
Entzun

Supermerkatuetako langileak txertaketa planean lehenetsi ez izana salatu dute sektoreko zenbait langilek Eusko Jaurlaritzako Bilboko ordezkaritzaren aurrean, eta talde espezifikoen barruan sar ditzaten eskatu diete. Gehitu dute Jaurlaritzak ez duela erabakia publiko egin, enpresei telefonoz jakinarazi ziela.

Protestaren arrazoia Eusko Jaurlaritzak txertaketa plangintzan hartutako azken erabakia izan da. Izan ere, AstraZenecaren txertaketa plangintzan hurrengo taldeko parte badira ere, adinaren irizpideak jarraituko dituztela jakinarazi zuen Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Hori horrela, ez dituzte txertatuko gainontzeko funtsezko sektoreen langileen erritmoan.

ELA sindikatuak langileen eskaera bera egin dio Jaurlaritzari, eta adierazi du supermerkatuetako langileak "etengabe" daudela arriskuan, eta "defentsako lehen lerroan" daudela oraindik ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.