Supersur irekitzean, ibilgailu astunek ezingo dute erabili Bilbon A-8a

Bi aukera izango dituzte udaberritik aurrera: Txorierriko korridorea edo Hegoaldeko saihesbidea

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Supersur zabaltzen dutenean, Bizkaiko Foru Aldundiak debekatu egingo die ibilgailu astunei A-8ko Bilboko zatia erabiltzea. Zehazki, ezingo dira pasatu Larraskitu eta Gurutzeta artetik, eta bide zati hori soilik ibilgailu arinek erabili ahal izango dute. Hala, kamioilariek bi aukera izango dituzte: Txorierriko korridorea erabiltzea (egun dohainik da) edo Bilboko Hegoaldeko saihesbidea hartzea (bidesaria izango du). Neurri hori Supersur zabaltzean jarriko dute indarrean. Udaberrian irekitzea aurreikusi du diputazioak. Hain zuzen, garraiolariak Supersurreko bidesariaren aurka azaldu dira, eta dohainik izateko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.