POLITIKA

Susana Perez PSNko zuzendaritzako kideak dimisioa aurkeztu du

Perez "lotsatuta" agertu da PSOEk PSNri galarazi egin diolako Yolanda Barcinaren kontrako zentsura mozioa aurkeztea.

Perez, behean ezkerretik hasita hirugarrena, Roberto Jimenezen alboan, 2012an. PSN
2014ko martxoaren 10a
20:57
Entzun

PSOEk PSNri Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen kontrako zentsura mozioa aurkeztu edo babestea galarazi eta gero, erabaki horrekin kritiko den sektorean hasi dira dimisioak. Susana Perez zuzendaritzako kideak kargua utziko du, eta ez du baztertu alderdia bera uztea.

"Lotsatuta" sentitzen dela azaldu du Perezek, eta ez dakiela "iruzurra" PSOEk edo PSNk egin duen. Nolanahi ere, argudiatu du ez duela indarrik PSNren zuzendaritzan jarraitzeko.

"Ez dut politika egiteko modu honetan sinesten", adierazi du. 2011ko azaroaz geroztik da PSNko kidea; "Rajoyren garaipenaren ostean" afiliatu zen alderdian, eta gaineratu du Cascanteko Udalean lanean "gustura" ari delako ez duela utzi alderdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.