Sute bat izan da Azkoitian, eta baserri bat erabat kiskali da

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Sute bat izan zen atzo arratsaldean Azkoitiko (Gipuzkoa) Madariaga baserrian. Ez zen inor zauritu, baina baserria kiskalita geratu zen. 15:00 aldera piztu zen sua, eta une horretan ez zegoen inor baserrian. 19:30 ingurura arte suhiltzaileek ezin izan zuten sua mendean hartu. Larrialdi zerbitzuak eta ertzainen patruila bat ere hara bertaratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.