Sute bat izan da Bilbon, eta adineko bat zendu da
BILBO. 80 urteko gizon bat hil zen atzo Bilboko Txurdinaga auzoan izandako sute batean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, 17:00ak aldera piztu zen sua, etxebizitza batean. Hildakoaren senide batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei. Baina gizona ezin izan zuten atera. Ertzaintza sua zerk eragin zuen ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu