Sute bat izan da Donostian, beste bat Irunen (Gipuzkoa) eta beste bat Sopuertan (Bizkaia). Donostiakoa 07:00 aldera gertatuta da, Amara Berri auzoko Amezketarra kalean. Etxebizitzako 8. solairua erabat kiskalita geratu da, eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu duelako. Irungo sutea, berriz, 23:30 aldera izan da, eta 30 lagun etxetik atera behar izan dituzte. Batzuek hotelean igaro dute gaua, eta lagun bat Bidasoko erietxera eraman dute kea arnastu duelako.
Sopuertako sutea 07:40 aldera gertatu da La Baluga auzoko eraikin batean. Bizilagunak etxetik aterarazi dituzte, eta sua piztu den etxeko emakumea osasun zerbitzuek artatu dute, arnasketa arazoak zituela eta.