Gertakaria
Sute bat izan da Zornotzako birziklatze plantan, baina ez da inor zauritu
Bart goizaldeko hirurak aldera sute bat piztu da Zornotzako (Bizkaia) Boroa industrialdeko papera birziklatzeko planta batean. Zehazki, biltegian hasi da sua, eta suhiltzaileek arazorik gabe lortu dute mendean hartzea. Pabilioaren hormetako batean eragin ditu kalteak, baina inor ez da zauritu. Sutearen nondik norakoak ikertzen ari dira, baina Ertzaintzak baztertu egin du nahita piztutako izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu