Ertzaintzak agertu duenez, goizeko seiak eta bost aldera sutea piztu da Arrietako (Bizkaia) taberna batean. Handik alboko eraikinetara zabaltzen hasi da laster, besteak beste, hego haize indartsuak lagunduta. Hala, elizako teilatua harrapatu dute garrek.
Egoera zein zen ikusita, alboko etxebizitza eraikin bateko bizilagun guztiak ateraraztea erabaki dute suhiltzaileek, garrak hara zabalduko ziren beldur baitziren. 30 lagun inguru bizi ziren bi pisuko eraikin horretako etxebizitzetan.
Nolanahi ere, goizeko zortziak aldera etxera itzultzeko moduan ziren, ordurako suhiltzaileek mendean hartua baitzuten sua.
Sute bat medio, 30 bizilaguneko eraikina hustu dute Arrietan
Taberna batean hasi da sutea, eta elizako teilatua ere harrapatu du. Bi orduren buruan itzuli aha izan dira berriro etxera badaezpada aterararazitako bizilagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu