EUSKAL HERRIA

Sute bat piztu da Beasaingo etxe batean

32 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Ez dago zauriturik.

2012ko abenduaren 31
14:23
Entzun

Bart gauean sute bat piztu da Beasaingo Jose Martin Arana kaleko etxebizitza batean, eta eraikinean bizi diren 32 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Igartza hotelera eraman dituzte, eta ez dago zauriturik.

Egurrezko berogailu batek hartu du su, eta kalte materialak eragin ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 00:05 inguruan piztu da sua, eta ertzainek eta suhiltzaileek 2:30ak aldera itzali dute.

Etxea egurrezkoa da osorik eta 100 urte inguru ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.