Suteak

Sute bat piztu da Ezkaba mendian

Haizearen eraginez, azkar zabaldu dira sugarrak, baina suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute.

Helikoptero bat igerilekutik ura hartzen, Ezkabako sua itzaltzeko. ION ORZAIZ
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko abuztuaren 13a
19:03
Entzun

Sute bat piztu da arratsaldean Ezkaba mendian, Artika eta Antsoain (Nafarroa) herrien artean. Sutea berehala zabaldu da haize ufaden ondorioz. Suhiltzaileak sua kontrolatzeko lanetan aritu dira, eta kontrolatzea lortu dute. Bi helikoptero eta hegazkin bat aritu dira itzaltzeko ahaleginetan; horretarako, ura garraiatu behar izan dute Artikako igerilekuetatik.

Sua 17:30ak aldera piztu da, eta suhiltzaileek ordubete geroago lortu dute kontrolatzea, sugarrak zuhaitzak diren lekura iritsi aitzin.

Nafarroako Gobernuak sute arriskuen kontrako segurtasun neurriak betetzeko eskatu zuen atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.