Etxebizitza batean sutea piztu dela eta, eraikin oso bat hustu dute badaezpada, bart goizaldean Laudion (Araba).
Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko su hartu du Landaluze kaleko 36. atariko lehen pisuko etxebizitza batek, goizeko ordubiak aldera. Badaezpada, eraikin osoko bizilagun guztiak aterarazi dituzte; lau pisu ditu eraikinak.
Hala ere, inor ez da zauritu, eta goizeko hiru eta erdiak inguruan beren etxeetara itzuli ahal izan dute bizilagunek. Sua sortu den etxebizitza soilik hondatu dute garrek.
Sutea
Sute bat tarteko, eraikin bateko bizilagun guztiak atera behar izan dituzte Laudion
Hala ere, inork ez du minik hartu, eta ordu eta erdiren buruan beren etxeetara itzuli ahal izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu