Tolosako (Gipuzkoa) Amarotz auzoan su hartu du bart etxebizitza batek, eta hiru lagun zauritu dira, bat oso larri.
Ertzaintzakagertu duenez, goizeko hirurak aldera hasi da sua, Amarotz kaleko 3. atariko lehen pisuan, sukaldean. Garrak segituan zabaldu dira, eta, ondorioz, eraikineko bizilagun guztiak aterarazi dituzte, etxeko eskaileretatik.
Bizilagunetako bat, ordea, suarekin larrituta barnealdeko patio batean babestu da, eta han harrapatu dute garrek, larri zauritzeraino. Gurutzetako erredura handien unitatera eraman behar izan dute. Ertzaintzak agertu du su hartu duen lehen solairuko etxeko bizilaguna dela.
Beste bi lagun ere zauritu dira: bat erredurekin eta bestea kea arnastuta. Tolosa bertako Asuntzion erietxean dauzkate, baina ez daude larri.
Sute batean hiru lagun zauritu dira Tolosan, bat oso larri
Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxera eraman dute, erredura handien unitatera. Beste biak Tolosako (Gipuzkoa) Asuntzion erietxean daude, baina ez dute larritasun handiko zauririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu