gizartea

Sute batek hektarea bat erre du Arrasaten

Musakola auzoko pinudi batean izan da sua, bi aldiz.

2009ko uztailaren 25a
14:14
Entzun
Arrasaten (Gipuzkoa) sutea izan da Musakola auzoan, pinudi batean, eta hektarea bat pasatxo erre du, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan dutenez.

Atzo gaueko zortziak aldera piztu zen sua, eta hektarea erdia erre zuen, suhiltzaileek azkar jokatu zutelako. Gaur goizeko seietan berriro piztu da, ordea, eta beste hektarea erdia erre du. 7:30ean lortu dute itzaltzea.

Aste honetan sute asko sortu dira Euskal Herrian; batik bat, Araban eta Nafarroan, eta hektarea asko erre dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.