Iluntzean piztu zen sutea, Altsasuko Zelandi ikastolaren aldamenean kokatutako moduluetan. Modulu horietan dago hain zuzen Altsasuko haur eskola publikoa, baina suak eragindako kalteen ondorioz, hainbat egunez itxita egongo direla iragarri du Udalak. Dena den, Javier Ollo Martinez alkateak iragarri du "bere esku dagoen guztia" egingo duela haur eta gurasoei "berehalako irtenbidea" eskaintzeko. Bitartean, sutea nondik nora piztu ote zen ikertzen ari dira segurtasun indarrak.
Ikasturtea datorren astean hasiko da, ostegunean. Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 299 ikastetxek hasiko dute. Ikasle kopurua iazkoaren antzekoa da.