Gasteizko Florida kaleko 80. zenbakian sutea izan da, arraindegi bateko ganbaran, eta kalte material ugari sortu ditu. Fakturak eta bestelako erremintak topatu dituzte ganbaran.
Gasteizko suhiltzaileek azaldu dute arrandegiaren ondoan dagoen lokal bat ere kaltetu duela suak, baita etxebizitza baten ataria ere. Hala ere, ez da beharrezkoa izan bizilagunak etxetik ateraraztea.