Sute batek kalte larriak eragin ditu inor bizi ez zen baserri batean, Bergaran (Gipuzkoa).
Herrizaingo Saiak eta suhiltzaileek azaldu dutenez, sua goizaldeko laurak aldera hasi da etxearen goiko aldean, oraindik zehaztu gabeko arrazoiengatik. Suak etxearen goiko aldea kiskali du, eta kalteak eragin ditu behealdean ere.
Baserria Bergarako San Juan auzoko ermitatik gertu dago. Orain hutsik zegoen, baina lehen prostituzio etxe izan zen baserria.