Sutea

Sute batek utzitako etxe bat kiskali du, Asteasun

Ez du kalte pertsonalik sortu.

2007ko urtarrilaren 31
12:26
Entzun
Asteasuko (Gipuzkoa) utzitako etxe batean bart sutea izan da eta, horren ondorioz, etxea kiskalita geratu da. Ez du kalte pertsonalik sortu. Suhiltzaileek eta Asteasuko Udalak esan dutenez, etxean egurra gordetzen zuten.



Herriko parte zaharrean dago eraikina, Iturri kaleko 3. zenbakian, eta gaueko hamabiak pasatxoan sortu zen sutea. Dena dela, ondoko eraikineko bizilagunek ez zuten etxea utzi beharrik izan.

Suhiltzaileak gau osoan bertan egon dira, sua berriro piztu ez zedin zaintza lanak egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.