Arratsaldeko lehen orduan piztu da sua Barakaldoko San Bizente auzoko dorreetako etxebizitza batean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo saila oraindik ikertzen ari da zerk piztu duen sua zortzigarren solairuko etxebizitza batean.
Suhiltzaileak bereahala gerturatu dira eta segituan itzali dute sua. Bien bitartean, dorreetan bizi diren 125 familia euren etxeetatik atera dituzte.
Suak eragin ditu kalteak eraikinean. Hala ere, inor ez da zauritu.