Gizartea

Sute baten ondorioz bi etxe hustu dituzte Bilbon

Maiatzaren 2ko kaleko 14. et a 16. atarietako bizilagun guztiak aterarazi dituzte. Egurrezko egitura dute eraikinek, eta garrak bizkor zabaldu dira. Kalte handiak eragin ditu. Itzali dute sua, eta 23 familia etxerik gabe geratu dira oraingoz.

2007ko abuztuaren 1a
17:00
Entzun
Sute handi samarra piztu da bart Bilbon Maiatzaren 2ko kalean, San Frantzisko auzoan: 16. atariko bosgarren pisuko etxebizitza batean piztu da sua, 05:30 aldera, eta eraikin osora ez ezik, alboko etxera, 14. atarira zabaldu da. Izan ere, egurrezko egitura dute eraikin horiek biek. Batean zein bestean bizilagun guztiak aterarazi dituzte. Sua eguerdirako itzalia zuten suhiltzaileek.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, sutea handia izan eta kalte material asko eragin dituen arren, suhiltzaileen esku-hartze azkarrari esker ez da inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.