Zehazki, Nafarroako Suhiltzaileen hiru helikopteroak eta hegazkin txikia ari dira erabiltzen, eta 50 bat suhiltzaile eta haien laguntzaileak ari dira lanean; hau da, Nafarroan suteetarako dauden baliabide guztiak. Espainiako Ingurumen Ministerioak Aragoin eta Errioxan su itzalketarako dituen helikoptero eta hegazkinak erabiltzeko eskaera ere egin du Nafarroako Gobernuak.
Foru Gobernuko Alberto Catalan bozeramaileak esan duenez sutea mugatzea lortu dute baina oraindik ez dago kontrolpean. Iparraldeko haizea dela-eta hegoaldeko hegala harrapatu du suteak, baina suebaki bati esker Berriozar eta inguruetako bizilagunak arriskutik kanpo geratu dira.
Nafarroako Gobernuak alerta egoeraren lehenengo maila ezarri du. San Cristobal mendian balore ekologiko handia duen basoa babestu nahi dutela gaineratu dute.
Badaezpada, Berrioplano eta Azotz bitarteko errepidea moztu dute. Halaber, Berrioplanoko Udal Igerilekutik jende guztia aterarazi dute, hegazkin eta helikopteroek gune horretan ura hartu ahal izan dezaten.
12:30etan piztu da sua, Untzuko kontzejuan, galtzua zegoen leku batean. Iparreko haizeak gogor jotzen duenez, segituan zabaldu da sutea, orain kiskaltzen ari den baso parajeraino. Sua zergatik sortu den argitzeke dago, eta Foruzainak ari dira gertatutakoa ikertzen.
2000. urtean sute handia gertatu zen Ezkaban: 90 hektarea kiskali ziren hegoaldeko mazelean.
Sutea
Sute handia piztu da Ezkaba mendian
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, "tamaina handiko" sute bat piztu da eguerdian Ezkaba mendian, Iruñearen iparraldeko mugan. Zehazki, Ezkabarte udalerrikoak dira erretzen ari diren lurrak, eta arbola (batik bat, pinua eta artea) askoko ingurua da. Nafarroako Gobernuak alerta egoeraren lehenengo maila ezarri du. Sua itzaltzeko eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen ari direla agertu dute Gobernuko iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu