Sutea baso batean piztu da, Arraitzan (Nafarroa), arratsaldeko 16:00ak aldera. Pinudi baten eta artidi baten gertuko zelai batean piztu da sua, eta basora zabaldu da gero. Une honetan, inolako kontrolik gabe hedatzen ari dela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak. Ondorioz, Iruñeaklaguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta hark Ingurumen Ministerioaren hegazkinak igorri ditu itzaltze lanetan laguntzera. Une honetan Roberto Jimenez Nafarroako lehendakariordea sutearen lekuan da. Arraitza Etxauritik gertu dago, eta bertan baso garrantzitsuak daude. Erreniagako parke eolikoa ere sutearen eremuan dago, eta kalteak izan ez ditzan babes harresi bat egin dute.
EUSKAL HERRIA
Sute larri bat itzaltzeko lanean ari dira Arraitzan
Iruñerriko eta Lizarrerriko suhiltzaileak arratsaldean Arraitzan piztu den sute bat itzaltzeko lanean ari dira. Sutea erraz zabaltzen ari da, haizearen ondorioz, eta bigarren mailako larritasuna eman diote jadanik, hiruko eskalan. Espainiako Armada ere sutea itzaltzen laguntzen ari zaio Nafarroako Gobernuari, hegazkinen bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu