Sute larria piztu da, gaur arratsaldean, Ezkabarteko Sorauren kontzejuan (Nafarroa) landaretzak su hartu ostean. Nafarroako Gobernuak sutea 2. mailakoa dela adierazi du —Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioari laguntza eskatzeko lain—.
Iruñea, Tafalla, Mugaire eta Zangotzako suhiltzaileak ari dira itzaltze-lanetan, hainbat hegazkin eta helikopteroren laguntzaz. Momentuz ez dute sua kontrolpean hartzea lortu.