Iruñeko mintzaleku bateko biltegian sutea izan da bart, Sancho Ramirez karrikan, eta suhiltzaileek joan behar izan dute. 1:45ak aldera piztu da sua, kaleko 1. zenbakiaren parean, Pio XII.a gasolindegiaren aurrean.
Ez da kalte pertsonalik gertatu, eta keagatik ez dute jendea eraikinetatik atera beharrik izan. Kalte materialak bai izan direla: paperak, apalak, armairuak eta bestelako dokumentazioa erre dira.
Gizartea
Sutea izan da bart Iruñeko biltegi batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu